Neska zaharrak joaten dira Madalenara, Madalenara. Santuari eskatzera senar on bana, senar on bana, komeni bada.

sábado, 17 de marzo de 2012

Eskola Dantza Taldea

Nesken ari-arina:

Proiektua

Nire proiektua 6.mailako ikasleei zuzenduta dago. Bertan euskal instrumentuak zein diren ezagutuko dute eta bide batez dantza bat ere ikasiko dute.

Aurkezpena

Kaixo guztioi!
Irati Irizar Beristain naiz, 20 urte ditut eta Donostikoa naiz, Gizpuzkoarra. Zortzi urte nituean hasi nintzen biolina ikasten eta oraindik ere jarraitu egiten dut. Donostiako Musika Eskolako orkestan jotzen dut duela urte askotik.
Hiru ahizpetan gazteena naiz eta hiruoi asko gustatzen zaigu musika eta dantza, txikitatik joan gara musika eskolara eta dantza ikastera. Familiko bazkari guztietan ere denok egiten dugu zerbait, instrumentuak jo, abestu edo dantzatu. Beti festa giroan gaudela dirudi!
Musika Hezkuntzako hirugarren mailan nago eta espero dut etorkizun ez oso urrun baten musikako irakasle izango naizela, beti izan baitut gustoko irakasle izatea eta, nola ez, musikakoa bada!
Besterik gabe, espero dut blog honetan Euskal Herriko musika eta dantzaren inguruan hainbat informazio aurkituko duzuela!
Besarkada bat!!